XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara eta publizitatea aztergai Deustun

Deustu Herrian Euskaraz taldeak antolaturik, etzi emango zaie hasiera euskararen egoera publizitatean izenpeko ihardunaldiei.

Hitzaldiak, Lan Kide Aurrezki Kutxak Deustun duen kultur-aretoan burutuko dira eta hilaren 15erarte iraungo dute.

Egitarauari dagokionez, honako hau izango da: Astelehenez, arratsaldeko zazpi t`erdietan, erakusketaren inaugurazio egingo da.

Asteartean, ordu berean, Eleonor Azpigarraga soziologoa Publizitatearen eragina gaiaz mintzatuko da.

Asteazkenean, arratsaldeko zortzi t`erdietan, Deustuko Dendari Euskaldunen Biltzarra Zer egin Deustun euskal publizitatea bultzatzeko? galderari erantzunak ematen saiatuko da.

Ostegunean, arratsaldeko zazpi t`erdietan, Saltzen ahal du euskarak? izenpeko mahai-ingurua eratuko da, bertan publizitate-agentziko partaideren bat, EHEko kideren bat eta merkatariren batek parte hartuko dutelarik.

Ostiralean, hau da, azken ihardunaldian diaporama saioa izango da Benetako alternatiba euskarari titulupean.

Ondoren, Deustu Herrian Euskaraz taldearen aurkezpena ere egingo da.